© Enrique Cidoncha
Antzerkia

Mejor no decirloImanol Arias, María Barranco

uzt. 8 - uzt. 12 2026 • 20:00

29 € / 24 € / 20 €

Victoria Eugenia Antzokia

Hizkuntza: gaztelania - 75 minutu

Aurresalmenta

Sarreren salmenta: maiatzak 28 • 11:30

Oharrak

Donostia Kulturako bazkideek % 20ko deskontua izango dute uztailaren 8ko funtzioan. Eskaintza hau ekainaren 30ean amaituko da.

Imanol Arias eta María Barranco dira Mejor no decirlo antzezlaneko protagonistak. 

“Hobe da isilik egon eta ergela ematea, ezer esan eta argi uztea baino!”. (Mark Twain)

Senar-emazte hauek urte asko daramatzate elkarrekin. Formula hutsezin bat dute: ondo dakite noiz hitz egin eta noiz isildu. Baina, zer gertatuko litzateke behingoagatik erabakiko balute guztia esatea, guzti-guztia? Mejor no decirlo komedia zoragarria da, eta geure buruak islatuta ikusiko ditugu hartan. Gehienbat besteei hitza kentzen diegunean guri hitz egitea gustatzen ez zaigunok.

Mejor no decirlo probokazioa da, antzeztearen plazera, komedia zirraragarri eta dinamikoa. Bi jokalari suhartu ez aipatzea hobe dela beti pentsatu dugun horren ateak zabaltzeari emanak. Leku komun guztiak jarriko dituzte kolokan, eta ikuspuntuak aldatu umore handiz, konplizitatez eta berebiziko ironiaz.

Interpreteak: Imanol Arias, María Barranco. Egilea: Salomé Lelouch. Itzulpena: Fernando Masllorens, Federico González del Pino. Zuzendaritza: Claudio Tolcachir. Eszenografia diseinua: Mariana Tirantte. Argien diseinua: Matías Sendón. Jantzien diseinua: Mariana Seropian, Guadalupe Valero. Soinu-diseinua: Guido Berenblum. Orrazkerak eta makillajearen diseinua: Emmanuel Miño. Bertsioa: Mercedes Morán. Zuzendari laguntzailea: María García de Oteyza. Burukoaren  diseinua: Mélida Molina. Haurraren ahotsa: Nuria Herrero. Estudio argazkiak: Javier Naval. Eszenografia laguntzailea: Emilia Pascarelli. Eszenografiaren gauzatzea: Mambo decorados. Gerente / errejidorea: Guillermo Delgado. Argi-teknikaria: José García. Soinu-teknikaria: Raúl Sánchez. Makinista: Damián Ruiz. Komunikazioa eta prentsa: Javier Antolín, Hellen Perdomo. Ekoizle exekutiboak: Damian Zaga, Mano Szereszevsky. Ekoizpen zuzendaria: Ariel Stolier. Espainiako ekoizle exekutiboa: Jesús Cimarro. Ekoizpena: Pablo Kompel, 11T' ai Creaciones, Pentación Espectáculos. Banaketa: Pentación Espectáculos.

© Enrique Cidoncha
© Enrique Cidoncha