©  Annette Hausmanns
Dantza V. Iturritik Jaialdia

Upside DownDuo Laos

2026 urriak 24 • 19:10

Victoria Eugenia Foyer

6 minutu

Oharrak

Ikuskizun hau Hiru (urriak 24, 19:30) ikuskizunaren sarrerarekin ikusi daiteke. Edukiera mugatua da.

Duo Laos dantza taldeak Upside Down binakako akrobazia pieza laburra eskainiko du Victoria Eugenia Antzokiko Foyerrean Iturritik jaialdiaren baitan..  

Bi arima gatazkan, bikote gisa dituzten kezkak eta bizipenik sakonenak islatzen.

Duo Laos konpainia argentinarra Mercedes Martínek eta Pablo Raffok osatzen dute. Bartzelonan bizi dira eta mundu osoan zehar egiten dute lan. Aireko akrobazian, eskuz eskuko hegaldietan eta trapezio handian trebatuta daude. 2003az geroztik elkarrekin partekatzen dute agertokia zirkoetan, afari-ikuskizunetan, antzerki-ekoizpenetan, udako jaialdietan eta beste hainbat esparrutan. Hamar urte baino gehiagoko esperientziarekin eta arte-adar desberdinetako baliabideekin, zirkurako eta binakako akrobaziarako duten grina partekatzen dute.

Zuzendaritza: Duo Laos. Dantzariak: Mercedes Martín Garcia, Pablo Raffo.

©  Annette Hausmanns
© Annette Hausmanns