Musika

ZaharaAcustiquísimos

2025 abenduak 28 • 19:00

34 €

Victoria Eugenia Antzokia

Zahararen Acustiquísimos kontzertuak ez dira kontzertu akustiko soilak: esperientzia intimo eta esanguratsuak dira, eta Úbedako artista bete-betean ikusiko dugu. Bakarrik agertuko zaigu agertokian, gitarrak, pedalak, piano bat eta perkusioak alboan. Horrela, teknikoki konplexua eta ezin emozionalagoa den ikuskizuna eskainiko digu. Tarteka, banda bat ere agertuko da, baina bera da guztiaren sorburu.

Zahara gordin eta bihotz-erdiragarriak intimitatetik epikara eramango gaitu formatu horretan –hamarkada bat baino gehiago darama eboluzionatzen–. Espainiako antzoki enblematikoenetako batzuetan entzun ahal izango dugu haren soinu-unibertso zaurgarriena. Bira honetan, azken diskoko abestietako batzuk aurkeztuko dizkigu, baina, gainera, belaunaldi oso bat markatu zuten eta are gaur egun ere bihotzak uzkurtzen jarraitzen duten lehen konposizioak ekarriko dizkigu berriro.

Ikusteko eta entzuteko ikuskizuna izango da, oso noizbehinka izaten diren horietakoa.