Zerua lapurtu dutePorrotx, Marimotots, Pupu eta Lore
2026 uztailak 5 • 11:30 + 17:00
12 € / 8 € / 5 €
Hizkuntza: euskara - 70 minutu
Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore Zerua lapurtu dute ikuskizuna aurkeztuko dute.
Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore arduratuta daude izarrik ikusten ez dutelako. Zer gertatu da zeruarekin? Lapurtu egin al digute? Birtxi farozainaren laguntzaz urdin infinitura abiatu dira izarren bila… unibertsoaren sekretuak ezagutzera, urrunera begiratuz barrura begiratzeko! Etorri nahi?
Zerua lapurtu dute saioan Birtxi farozainaren pertsonaia izango dute pailazoek bidelagun. Aranzadiko astronomia saileko dibulgatzaile Virginia Garciak eman dio arima pertsonaia honi eta beraren laguntzaz, zeruko sekretuak deskubrituko dituzte sudurgorriek eta abesti berriak entzun eta dantzatzeko aukera ere izango dute bertaratzen direnek.
Oharra:
Ikuskizun honetan urte 1 baino gehiagoko umeek sarrera ordaindu beharko dute; 0-1 urte artekoentzat sarrera doan izango da, baina leihatilan txartel bat eskatu beharko dute eta helduaren gainean eserita egon beharko dute.