Euskal dantza (aurreratua)AIKO Taldea
2025 urr. 9 - 2026 eka. 18
Osteguna
19:30-21:00
180 €
Euskara
AIKO taldeak dantza ikastaroak eskainiko ditu Victoria Eugenia antzokian, euskal dantza tradizionala modu naturalean, dibertigarrian eta parte-hartzailean ikasteko. Ikastaro hau aurreratua da, baina oinarrizko ikastaroa ere izango da. Halaber, AIKOk Bilbon, Durangon eta Arratian eskainiko ditu ikastaroak.
AIKOk dantza, erritmoa eta musika uztartzen dituen proposamen pedagogikoa egiten du, urratsez urrats ikasteko eta dantzan gozatzeko. Jota, puerro, vals, polka, mazurka, chotis, jauziak… gure kulturaren konpasera mugituz.
Oharra:
Ikastaro hau AIKO Taldeak antolatzen du Donostia Kulturaren laguntzarekin. Informazio gehiago lortzeko: 634423539 / [email protected]
Ikastaroa Dantza Aretoan izango da.