2023-2024 ikasturteko ordutegiak Donostia Kulturaren guneetan
Albiste honetan Donostia Kulturako guneen 2023-2024 ikasturteko ordutegiak bildu ditugu. Kontrakoa esaten ez den bitartean, ordutegi hau irailaren 7an sartuko da indarrean. Bitartean, udako ordutegia dugu martxan; erreparatu ere matrikulazio ordutegiei (bereziki, irailaren 4tik 6ra). Bukatzeko, aintzat hartu eskoletako opor garaian (gabonetan eta Aste Santuan) ordutegiak beste batzuk izan daitezkeela.
![Aiete Kultur Etxea](https://www.donostiakultura.eus/imgs/visitanos/casas-cultura/aiete/direccion-horarios/exterior-casa-cultura-aiete.jpg)
Bulego orokorrak
Erregina Erregeorde 8ko bulegoak (Victoria Eugenia Antzokia) eta Konstituzio plaza 1eko bulegoak: astelehenetik ostiralera, jaiegunetan eta zubietan izan ezik: 9:00-14:00.
San Telmo Museoa eta Urgulleko Historiaren Etxea
San Telmo Museoak ohiko ordutegia mantenduko du. Hau da, asteartetik igandera, 10:00-20:00. Azarotik martxora bitartean neguko ordutegia izango du: asteartetik igandera, 10:00-19:00.
San Telmo Museoko Liburutegia: astearteetan eta ostegunetan, 10:00-14:00 / 16:00-20:00; asteazkenetan eta ostiraletan, 10:00-14.00. Azarotik martxora, liburutegia ere 19:00etan itxiko da. Jaiegunetan itxita.
Urgulleko Historiaren Etxea: irailaren 1etik urriaren 29ra arte larunbat eta igandeetan (11:00-19:00) zabalduko ditu ateak, estropada-igandean (irailak 10) izan ezik. Azarotik udaberrira erabat itxita egongo da.
Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatilak
Programazioaren arabera joango dira leihatiletako ordutegiak egokitzen.
Victoria Eugeniako leihatila egunero zabalik: 11:30-13:30 / 17:00-20:00. Ikuskizuna beranduago hasiz gero, leihatila hura hasi arte egongo da zabalik. Eta lehenago hasiz gero, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago irekiko da.
Antzoki Zaharreko leihatila:
- Bertan ekitaldirik ez bada: astelehenetik ostiralera: 11:30-13:30.
- Bertan ekitaldiren bat bada: 11:30-13:30 / 17:00-20:00. Ikuskizuna beranduago hasiz gero, leihatilak hura hasi arte egongo dira zabalik. Eta lehenago hasiz gero, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago irekiko da.
- Egun hauetan itxita egongo da: irailak 4, 5, 11, 12, 18, 19, 20 eta 21.
- Adi Zinemaldiari: irailaren 22tik 29ra, soilik akreditazioekin loturiko kontuetarako egongo da zabalik.
Kultur etxeak eta liburutegiak
2023-24 ikasturteko matrikulazio ordutegiei dagokienez, kontsultatu lotura batez ere irailaren 4tik 6ra bitartean.
Aiete Kultur Etxea: asteartetik ostiralera, 16:00-20:30; larunbatetan, 10:00-14:00 / 16:30-20:00; igandeetan, 10:00-14:00. Astelehenetan eta jaiegunetan itxita.
Amundarain Mediateka (Martutene): astelehenetik ostiralera, 17:00-20:00, jaiegunetan eta zubietan izan ezik.
Casares eta Tomasene kultur etxeak:
- Casares astelehenetik ostiralera (10:00-14:00 / 16:00-20:30) egongo da zabalik. Jaiegunetan eta zubietan itxita.
- Tomaseneri dagokionez, astelehenetik ostiralera (10:00-14:00 / 16:00-20:30); zubietan eta larunbatetan (10:00-14:00 / 16:30-20:00). Jaiegunetan itxita.
Egia Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera zabalduko da: 10:00-14:00 / 16:00-20:30. Jaiegunetan eta zubietan itxita.
Ernest Lluch Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 / 16:00-20:30; larunbatetan eta zubietan, 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Jaiegunetan itxita.
Intxaurrondo Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera, 16:00-20:30. Jaiegun eta zubietan itxita.
Larratxo Liburutegia: astelehenetik ostiralera, 16:30-20:00. Jaiegun eta zubietan itxita.
Larrotxene Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera, 16:00-20:30. Jaiegun eta zubietan itxita.
Liburutegi Nagusia (Alderdi Eder): astelehenetik ostiralera, 10:00-20:30; larunbatetan eta zubietan, 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Jaiegunetan itxita.
Liburutegi Nagusiko Haur Saila (Fermin Calbeton 25): astelehenetik ostiralera, 16:00-20:00; larunbatetan eta zubietan, 10:00-14:00. Jaiegunetan itxita. Ordu horietaz gain, Haur Liburuaren Dokumentazio Guneak (eraikin berean dagoena) astelehenetik ostiralera ere zabalduko ditu ateak goizez: 10:00-14:00.
Loiola Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera, 16:00-20:30. Jaiegun eta zubietan itxita.
Lugaritz Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera, 16:00-20:30. Jaiegun eta zubietan itxita.
Okendo Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00 / 16:00-20:30. Larunbatak eta zubiak: 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Jaiegunetan itxita.
Urgulleko Damen Bateriako Liburutegia: abuztuaren 31n ateak itxi eta ikasturtean zehar ez da zabalduko.