Ekainaren 15ean Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 37. Astean lanak aurkezteko epea irekiko da. Aurtengo jaialdia urriaren 30a eta azaroaren 6a bitartean egingo da. Izena emateko azken eguna abuztuaren 18a izango da.

2026.06.15

Film luzeen inskripzioa Movibeta plataformaren bitartez egin daiteke bakarrik, eta film laburrena Shortfilmdepot bidez.

Informazio gehiago, oinarriak eta inskripzioa: Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea