Franz Schubert Zikloa eskainiko du Donostia Musikak 2023an
Donostia Musikak hamabost kontzertuko zikloa antolatu du 2023 urterako Victoria Eugenia Antzokian eta Antzoki Zaharrean: Franz Schubert Zikloa.
Egitarauak ganbera-musika du oinarri. Eskainiko diren 4 azpizikloetan musikagilearen ganbera-musika famatuena entzun ahal izango dugu, baina indar berezia izango du pianorako egindakoak, Victoria Eugenia Antzokian eskainiko dena. Horrez gain, abestien azpizikloa (lied) ere izango dugu Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoan.
Eskainiko diren beste bi azpizikloak berritzaileak dira. Lehena interprete gazteei eskainita dago eta Antzoki Zaharrean eskainiko da: honetan, Musikeneko ikasle nahiz irakasleek Schubert-en ganbera-musikako hiru altxor interpretatuko dituzte. Azkena bideo musikalena izango da eta Gipuzkoako Sendagileen Elkargoan eskainiko da; bertan, Schubert-en operak, sinfoniak eta mezak ikus eta entzun ahal izango ditugu.
Azkenik, ohikoa den bezala, Donostia Musikak Schubert-en obra ulertzen lagunduko duen liburua argitaratuko du eta abesti guztien (lied) itzulpena eskainiko du, bai gaztelaniara bai euskara.
Sarrera eta abonamenduei buruzko informazioa
15 kontzertuetarako sarrerak eta abonamenduak azaroaren 30ean jarriko da salgai, goizeko 11:30etik aurrera Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean.
Loturak:
Programa kontzertu guztiekin (pdf).
Piano kontzertuetarako abonamendua (Victoria Eugenia, 8 kontzertu, 96 €)
Lied kontzertuetarako abonamendua (Victoria Eugenia Club, 4 kontzertu, 50 €)
Gazte interpreteen zikloa (Antzoki Zaharra, 5 €): Guridi Laukotea, Amets proiektua, Schubert Quintet.