Don-Paul Kahlek irekiko du Musikagileak zirkuitua San Telmon eta Victoria Eugenian
Musikagileak, Euskal Herriko Konpositoreen Elkarteak, Musika Garaikidearen Zirkuituaren XVI. edizioa antolatu du aurten eta programazioko saio batzuk San Telmo Museoan eta Victoria Eugenia Antzokian izango dira. Lehena, Don-Paul Kahl saxofoi-jotzaileak eskainiko duena, larunbat honetan, azaroak 8, izango da.
Don-Paul Kahlez gain, Suhar abesbatzak eta Vertixe Sonorak ere eskiniko dituzte emanaldiak San Telmo. Hain zuzen, azken horretan, berariaz museoarako sortutako pieza eskainiko dute. Zuzeneko elektronika duen site-specific pieza izango da, museoa bera musika tresna bihurtuko duena. Museoko kontzertuetarako sarrerak salgai daude dagoeneko.
Bestalde, Victoria Eugenia Antzokian Ensemble PTYXek eskainiko duen saiorako gonbidapenak egunean bertan jarriko dira eskuragarri.
Halaber, aurten ere Musi-meet topaketa egongo da sorkuntzarekin eta gaur egungo musikaren esparruarekin lotutako hainbat alderdiri buruz hausnartzeko. Jardunaldia profesionalei zuzendua dago eta San Telmo Museoan izango da, sarrera librearekin lekuak bete arte.
Egitaraua
- Azaroak 8. Don-Paul Kahl. San Telmo Museoa
- Azaroak 19. Ensemble PTYX. Victoria Eugenia Antzokia
- Azaroak 23. Suhar Abesbatza. San Telmo Museoa
- Abenduak 13. Musi-meet topaketa. San Telmo Museoa
- Abenduak 13. Vertixe Sonora. San Telmo Museoa