Gaur, urtarrilak 25, dFERIAren programazio eszeniko osoa aurkeztu da. Ikuskizun hauetarako sarrerak eta abonamendua bihar  goizeko 11:30etik aurrera jarriko dira salgai gure leihatiletan eta webgunean.

2024.01.25
  XXX. dFERIAren aurkezpena

Jaialdiaren XXX. edizioa martxoaren 11tik 14ra bitartean izango da, nahiz eta aurreko igandean, martxoak 10, inagurazio ekitaldia izan. Lehen  aldiz herri gonbidatua izango da dFERIAn, hain zuzen, Italia. Hartara, eta Istituto italiano di Cultura-ren laguntzarekin, hainbat italiar konpainiek hartuko dute parte. Centro Coreografico Nazionale / Aterballetto izen handiko taldeak irekiko du 2024ko edizioa, Yeled, Shoot Me eta Rhapsody In Blue dantza piezekin. Itxiera, berriz, Compagnia blucinQue-ren Gelsomina Dreams ikuskizunak emango dio. 

25 konpainien, 25 ikuskizun eta 34 emanaldi izango dira Donostiako hainbat antzeztokitan. Kopuruei dagokienez, ikuskizunen kopuru handi bat (%60) estreinaldiak izango dira. Diziplinen alorrean, %44a dantza izango da, beste %52a antzerkia eta zirku ikuskizun bat izango da ere. Konpainien jatorriari dagokionez, atzerriko konpainiak Italiatik, Kubatik eta Argentinatik datoz.