Antzerkia

Ilustres Ignorantes

2025 irailak 16 • 19:30

Victoria Eugenia Antzokia

Hizkuntza: gaztelania

Gonbidapenarekin

Telebistako eragin handieneko komedia-programa da Ilustres Ignorantes. Askotariko gaien inguruko eztabaida absurdo eta inprobisatu baten inguruan ardazten da saioa. Sona handiko bi gonbidaturen laguntzarekin, hiru aurkezleek gizarteak dituen enigma handiak jorratzen dituzte: adimen artifiziala, Lurretik kanpoko bizia, Z belaunaldiko kideek ilea nola mozten duten edo tuper bateko tomate-orbanak nola garbitu. Saioak ia bi hamarkada daramatza dagoeneko antenan eta bertatik dozenaka gonbidatu igaro dira, umorearen hiru maisu handien gidaritzapean komedia egiteko erronkari aurre egiteko. Telebista-saio berdingabe honetan, komedia lotsagabe eta unibertsalak bakarrik du lekua.

Irailaren 16an Victoria Eugenia Antzokira etorri nahi baduzu idatzi hurrengo helbidera: [email protected].

Antolatzailea

Movistar Plus+