Dantzatuko zenuke gurekin? Ione Miren Aguirre, Malandain Ballet Biarritz
2026 maiatzak 20
Asteazkena
19:00-21:00
Doan
Ele bitan
Matrikulazioa: 2026 maiatzak 11 • 11:30

Izen-ematea
Izen ematea doakoa da, baina parte hartzeko La chambre d'amour ikuskizunerako sarrera erostea beharrezkoa da. Izen ematea maiatzaren 11ko 11:30etik aurrera (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den matrikulatzeko botoiaren bidez). Plaza-kopurua mugatua da, beraz onarpena izen emate ordenaren arabera izango da. Informazio gehiago: 943 483860 / [email protected]
Malandain Ballet Biarritz eta Victoria Eugenia Antzokiaren eskutik, La chambre d'amour programaren inguruko tailerra, Thierry Malandain-en sorkuntza. Malandain Ballet Biarritzen formazio arduradunek eskainiko dute tailer koreografikoa, eta programaren zati baten ingurukoa izango da.
Dantzan esperientzia gabeko helduei zuzenduta, tailer hau dibertimendurako eta dantza munduaren kontzientziaziorako sortu da. Ikuspegi ludiko batetik, dantzaren zenbait oinarri esploratuko dira. Horien artean gorputzaren kontzientzia, espazioaren bilakaera edota musika eta erritmoaren arteko harremana.