Albiste honetan Donostia Kulturaren guneen udako ordutegiak bildu ditugu. Kontrakoa esaten ez den bitartean, ordutegi hau ekainaren 22tik irailaren 6ra izango da indarrean, biak barne.

2026.06.17
San Telmo Museoa
San Telmo Museoa

Bulego orokorrak

Erregina Erregeorde 8ko bulegoak (Victoria Eugenia Antzokia) eta Konstituzio plaza 1eko bulegoak: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30. Uztailaren 31n, itxita.

San Telmo Museoa eta Urgulleko Historiaren Etxea

San Telmo Museoaren ordutegiari dagokionez, betikoa mantenduko du. Hau da, asteartetik igandera, 10:00-20:00.

San Telmo Museoko Liburutegia asteartetik ostiralera egongo da zabalik uztaila eta abuztuan. Astearte eta ostegunetan 10:00-14:00 / 16:00-20:00 eta asteazken eta ostiraletan 10:00-14:00. Uztailaren 31n itxita egongo da, eta Aste Nagusian (abuztuaren 10eko astea) goizez bakarrik zabalduko da.

Urgulleko Historiaren Etxea ekainaren 30a arte eta irailaren 1etik aurrera, larunbat eta igandeetan zabalik, 11:00-19:00. Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra, egunero zabalik, 11:00-19:00, astearteetan izan ezik. Estropada-igandeetan, irailak 6 eta 13, itxita.

Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatilak

Programazioaren arabera joango dira leihatiletako ordutegiak egokitzen.

Victoria Eugeniako leihatila egunero zabalik: 11:30-13:30 / 17:00-20:00. Ikuskizuna beranduago hasiz gero, leihatila hura hasi arte egongo da zabalik. Eta lehenago hasiz gero, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago irekiko da.

Antzoki Zaharreko leihatila itxita egongo da ekainean (22an eta 29an) eta uztailean (20tik 28ra). Gainerakoan:

  • Bertan ekitaldirik ez bada: asteartetik ostiralera: 11:30-13:30.
  • Bertan ekitaldiren bat bada: 11:30-13:30 / 17:00-20:00. Ikuskizuna beranduago hasiz gero, leihatilak hura hasi arte egongo dira zabalik. Eta lehenago hasiz gero, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago irekiko da.

Kultur etxeak eta liburutegiak

Kasu honetan ere udako ordutegia ekainaren 22tik irailaren 6ra arte egongo da indarrean.

Aiete Kultur Etxea: asteartetik ostiralera eta igandeetan, 10:00-14:00; larunbatetan, 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Astelehenetan, uztailaren 25ean, 31n eta abuztuaren 15ean, itxita. Abuztuaren 8an (Aste Nagusia) soilik goizez zabalduko da: 10:00-14:00.

Amundarain Mediateka (Martutene): astelehenetik ostiralera, 10:30-13:30. Uztailaren 31n liburutegia itxi egingo da.

Casares eta Tomasene kultur etxeak: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00 / 16:00-20:30; larunbatetan (soilik Tomasene zabalduko da), 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Uztailaren 25ean, 31n eta abuztuaren 15ean, itxita. Abuztuaren 8tik 14ra (Aste Nagusia) arratsaldez itxita. Casares itxita egongo da abuztuan zehar.

Egia Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00; astearteetan arratsaldez ere zabalik, 16:00-19:00. Uztailaren 31n eta abuztuan zehar kultur etxea itxita egongo da.

Ernest Lluch Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 / 16:00-20:30; larunbatetan, 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Uztailaren 25ean, 31n eta abuztuaren 15ean, itxita. Abuztuaren 8tik 14ra (Aste Nagusia) arratsaldez itxita. Uztailaren 1etik irailaren 6ra, haurtxokoa eta gaztelekua itxita egongo dira. KZgune zerbitzua itxi egingo da abuztuan.

Intxaurrondo Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00; asteartetan arratsaldez ere zabalik: 16:00-19:00. Uztailaren 31n kultur etxea itxita egongo da. Uztailaren 1etik irailaren 6ra, haurtxokoa eta gaztelekua itxita egongo dira.

Larratxo Liburutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00. Uztailaren 31n eta abuztuan itxita egongo da.

Larrotxene Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00; asteartetan arratsaldez ere zabalik: 16:00-19:00. Uztailaren 31n eta abuztuan kultur etxea itxita egongo da.

Liburutegi Nagusia (Alderdi Eder): astelehenetik ostiralera, 10:00-20:30; larunbatetan, 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Uztailaren 25ean, 31n eta abuztuaren 15ean, itxita. Abuztuaren 8tik 14ra (Aste Nagusia) arratsaldez itxita.

Liburutegi Nagusiko Haur Saila eta Haur Liburuaren Dokumentaziogunea (Fermin Calbetón, 25): astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00; astearteetan (abuztuaren 11n izan ezik) arratsaldez ere zabalik, 16:00-19:00. Uztailaren 31n, itxita.

Loiola Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00; ostegunetan arratsaldez ere zabalik, 16:00-19:00. Uztailaren 31n eta abuztuan kultur etxea itxita egongo da.

Lugaritz Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00; asteazkenetan arratsaldez ere zabalik (16:00-19:00). Uztailaren 31n eta abuztuan kultur etxea itxita egongo da.

Okendo Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 / 16:00-20:30; larunbatetan, 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Uztailaren 25ean, 31n eta abuztuaren 15ean, itxita. Abuztuaren 8tik 14ra (Aste Nagusia) arratsaldez itxita. Uztaila eta abuztuan eraikin zaharra, haurtxokoa eta gaztelekua ez dira zabalduko. KZgune zerbitzua itxi egingo da abuztuan.

Urgulleko Damen Bateriako Liburutegia: uztailaren 1etik abuztuaren 31ra egunero zabalik, astelehenetik igandera, 11:00-13:30 / 17:00-20:00.