SGAE Fundazioak eta Jazzaldiak JazzEñe 2025eko 8 taldeak aurkeztu dituzte
60 Jazzaldiaren baitan XI JazzEñek Estatuko Jazzaren erakusgarri diren zortzi kontzertu eskainiko ditu uztailaren 23tik 26ra Victoria Eugenia Antzokian

JazzEñe 2025ek zortzi kontzertu eskainiko ditu lau saio bikoitzetan, uztailaren 23tik 26ra. Emanaldiak 12:30ean hasiko dira Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Nazioarteko programatzaileei zuzendutako Espainiako Jazzaren erakustaldiak aurten betetzen du bere hamaikagarren edizioa, eta bost urtez jarraian, Donostiako Jazzaldiaren baitan programatu da hiriko Udalarekin eta Donostia Kulturarekin lankidetzan.
Talde hautatuak
Uztailak 23 (12:30)
Uztailak 24 (12:30)
Uztailak 25 (12:30)
Uztailak 26 (12:30)
Sarrerak salgai
Sarrerak salgai daude dagoeneko (prezioa 8 €) baita Victoria Eugenia Antzokirako abonamenduak ere (prezioa 56,95 €). Abonamenduan JazzEñeko 4 egunak eta Marc Ribot Ceramic Dog taldearen kontzertua (uztailaren 27an 12:30ean) sartzen dira. Jazzaldiaren webgunean, Donostia Kulturaren webgunean eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan eros daitezke.
206 Jazz proiektu aurkeztu dira
Profesionalen batzorde batek aukeratu ditu zortzi talde horiek, jasotako 206 proiekturen artean. Batzordea honako hauek osatu dute: Javier Estrella, JazzEñeko zuzendaria; Miguel Martín, Jazzaldiko zuzendaria; Trinidad Jiménez, autore, flautista eta artista, 2024an hautatua; Irene Reig, autore, saxofonista eta artista, 2023an hautatua; eta Adrián Besada, Masjazz aldizkari espezializatuko zuzendaria.
JazzEñe-ri buruz
SGAE Fundazioaren programa bat da JazzEñe, helburu hauekin sortua: espainiar Estatuan egiten den Jazza nazioartean zabaltzea; bertako Jazz taldeek jaialdietan parte har dezaten sustatzea; SGAEko bazkideentzako nazioarteko birak promozionatzea, eta sektoreko profesionalen artean (artistak, managerrak, programatzaileak, jaialdietako zuzendariak, diskoetxeak, etab.) topaketak eta esperientzien eta ezagutzaren trukea bultzatzea.
2014an Madrilen izandako lehenengo edizioaren ondoren, Valentziara lekualdatu zen lehiaketa, eta ondoren Zaragozara eta Malagara. Orain, hamaikagarren edizioan, Espainiako Jazzaren errealitatea publikoaren eta Europako jazzaldietako zuzendarien aurrean aurkeztuko duen erakustaldi hau Donostiako Jazzaldiaren testuingurura lekualdatuko da bosgarren urtez jarraian. Jazzaldia, 60 edizio beteak dituena, Jazzaren euskarri nagusietako bat da Espainian, baina baita Europan eta munduko gainerako herrialdeetan ere.
Jardunaldi profesionalak
SGAE Fundazioaren helburu nagusietako bat SGAEko bazkideen errepertorioa nazioartekotzea da. Horregatik, JazzEñera bertaratzen den publikoaren artean, mundu osoko Jazz jaialdi, azoka eta aretoetan programatzen aritzen diren pertsonak daude, Espainiako generoaren errealitatea ezagutu nahi dutenak eta fundazioak berak gonbidatzen dituenak. Profesional horiek zortzi talde parte-hartzaileekin biltzen dira goizeko elkarraldietan, sinergiak sortzeko, ezagutzak eta esperientziak trukatzeko, eta nazioarteko agertokietan lankidetza-akordioak, birak eta emanaldiak ixteko. Orain arte Espainiako bostehun artista baino gehiago aritu dira beste herrialde batzuetan SGAE Fundazioaren programa honi esker.