Ostegunean, uztailak 30, jarriko du Donostia Kulturak salgai udazkeneko ordainpeko arte eszenikoetako programazioa: 72 ikuskizun. Donostia Kulturako bazkideek sarrerak erosteko abantailak izango dituzte: lehentasuna izango dute 24 orduz sarrerak erosteko (uztailaren 29ko 11:30etik uztailaren 30ko 11:30era) eta % 20ko deskontua hainbat ikuskizunetan abuztuaren 31 arte.

2026.07.28

Ordainpeko 72 ikuskizun (25 antzezlan, 23 kontzertu, 8 dantza lan, 15 haur ikuskizun eta bertso saio bat) izango dira Donostia Kulturaren antzoki eta aretoetan, urritik abendura bitartean. Horiez gain, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 37. Astea eta V. Iturritik Dantza Jaialdia izango dira 2026ko udazkenean. Bestalde, 2027ko urtarrilean izango diren 2 kontzerturen berri ere eman da.

Donostia Kulturako bazkideek 24 orduz aurresalmenta berezia izango dute eskura uztailaren 29ko 11:30etik uztailaren 30eko 11:30era

Sarrerak ostegunean, uztailak 30, jarriko dira salgai 11:30etik aurrera donostiakultura.eus/sarrerak webgunean eta Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan. Aurretik, Donostia Kulturako bazkideek 24 orduz aurresalmenta berezia izango dute eskura (uztailaren 29ko 11:30etik uztailaren 30eko 11:30era) eta % 20ko deskontua izango dute hainbat ikuskizunetan abuztuaren 31ra arte:

Victoria Eugenia Antzokia: Mi suicidio o el pesimismo alegre (urriak 15),  Esencia (azaroak 13), Teoría King Kong (azaroak 15), Oskarbi (abenduak 12), Macy Gray (abenduak 13), Inolvidable (abenduak 19).

Antzoki Zaharra: Herentzia (urriak 15), Alondra Bentley, Isaki Lacuesta, Ylia, Alberto Coma (azaroak 15), 7 urte (azaroak 28), Ainara Ortega & Joaquín Chacón (abenduak 20).

Deskontuez gain, bi abonamendu izango dira eskuragarri publiko orokorrarentzat: Victoria Eugenia Antzokiko dantza abonamendua eta Bolo-Bolo Weekend jaialdirako abonamendua.

Bestalde, urtarrilean izango diren bi kontzertu iragarri dira: Def con dos + Pandemoldim + Kraven eta Ruper Ordorika & Mugalariak. Ordorikaren kontzertuko sarrerak %20 merkeago eskuratu ahal izango dituzte DKko bazkideek abuztuaren 31ra arte.

Webgunean ez ezik beheko loturetako liburuxketan ere kontsulta dezakezu programazioa: