Antzerkia Donostia vive la magia

SentsazioakHodei Magoa

2026 urtarrilak 6 • 18:00

22 €

Victoria Eugenia Antzokia

Hizkuntza: euskara - 80 minutu

Hodei Magoaren Sentsazioak ikuskizunak taularatze bisuala du, eta inpaktu handiko magia-emanaldiak ditu, zibersegurtasunari, teknologiaren erabilerari eta teknologiak gizartean daukan eraginari buruz hitz egiteko aukera emango digutenak. Publiko guztientzako ikuskizun honetan, erritmoa eta umorea, proposamen berritzaileak eta ezinezko sorpresak izango dira. 

Horela azaltzen du magoak ikuskizuna: "Isiltasuna, iluntasuna. Hurrengo orduan zer biziko duzun imajinatzen duzu, zure besaulkian emanaldia noiz hasiko zain zauden bitartean. Oihala nola irekitzen den entzuten duzu, eta une horretan... Telefono mugikor batek jotzen du! Benetan? Orain? Hodei magoak ikuskizun berri bat aurkeztuko digu, eta, hari nagusi gisa, teknologia berriak aztertzeko erronka onartuko du. Gauzak hainbeste aldatu dira, ezen gaur egun smartphone bat besapean dugula jaiotzen baikara".

Ekoizpena: Cía Mago Hodei Magoa. Zuzendaritza eta gidoia: Odei Domingo. Zuzendari laguntzailea eta errejidorea: Imanol Celigüeta. aktore zerrenda: Hodei Magoa (ilusionista), Imanol Celigüeta (eszena laguntzailea). Argi eta soinu teknikaria: Pedro Vicuña. Argazkiak eta bideoa: Santi Echeverría. Argazki estudioa: Eugenio Zúñiga. Off ahotsa: Xabier Artieda. Diseinu grafikoa: Pedro Vicuña. Jantziak: Harilan. Ilusioen eraikuntza: Lee Alex, Jim Steinmeyer, Adrian Soler, La Factoría Mágica, Manolo Talman, Maili, Nano Tena. Laguntzaileak: Fundación Municipal Teatro Gayarre. Banaketa: Cía Mago Hodei Magoa, Txalo Producciones, Sketch Eventos.