2026ko udako programazioa aurkeztu du Donostia Kulturak
Ostiralean, maiatzak 29, jarriko du Donostia Kulturak salgai udako ordainpeko arte eszenikoetako programazioa: 27 ikuskizun. Donostia Kulturako bazkideek sarrerak erosteko abantailak izango dituzte: lehentasuna izango dute 24 orduz sarrerak erosteko (maiatzaren 28ko 11:30etik maiatzaren 29ko 11:30era) eta % 20ko deskontua hainbat ikuskizunetan.
Ordainpeko 27 ikuskizun (22 antzezlan, musikal bat, 2 kontzertu, dantza lan bat eta beste haur ikuskizun bat) izango dira Donostia Kulturaren antzoki eta aretoetan, uztailetik iraila bitartean. Horiez gain, 61. Jazzaldia ere izango da 2026ko uztailaren 22 eta 26 bitartean.
Donostia Kulturako bazkideek 24 orduz aurresalmenta berezia izango dute eskura (maiatzaren 28ko 11:30etik maiatzaren 29ko 11:30era)
Sarrerak ostiralean, maiatzak 29, jarriko dira salgai 11:30etik aurrera donostiakultura.eus/sarrerak webgunean eta Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan. Aurretik, Donostia Kulturako bazkideek 24 orduz aurresalmenta berezia izango dute eskura (maiatzaren 28ko 11:30etik maiatzaren 29ko 11:30era) eta % 20ko deskontua izango dute hainbat ikuskizunetan ekainaren 30era arte:
Victoria Eugenia Antzokia: Mejor no decirlo (uztailak 8), Marie - Antoinette (uztailak 30), Asesinato en el Orient Express (abuztuak 19), La ternura (abuztuak 26).
Antzoki Zaharra: Una madre de película (uztailak 1), Un viaje sin retorno (uztailak 30), Menú cerrado (abuztuak 5), Tigrea (abuztuak 6), Asesinato para dos (abuztuak 13), Nada (abuztuak 17), Terol existe (abuztuak 24), Goteras (irailak 3), Rigor mortis (irailak 7).
Bestalde, udazkenean eta neguan izango diren hainbat ikuskizun iragarri dira: 5 kontzertu (Bengo + Ilargi, Amorante, Garazi Esnaola, Sara Zozaya + Ke Lepo eta Olaia Inziarte) eta 2 antzezlan (La mujer rota eta Prohibido echarle cacahuetes al mono). Sara Zozaya eta Ke Leporen kontzertuko sarrerak %20 merkeago eskuratu ahal izango dituzte DKko bazkideek ekainaren 30era arte.
Webgunean ez ezik beheko loturetako liburuxketan ere kontsulta dezakezu programazioa: