Aiko Taldeak, Donostia Kulturarekin lankidetzan, Sakontzen (20 urte) mintegi-zikloa antolatu du bere 20. urteurrena dela eta, urtarriletik maiatzera bitartean Victoria Eugenia Antzokiko Dantza Aretoan emango dena.

2025.12.29

Mintegi-zikloa bost saio monografikotan antolatuko da, eta euskaraz emango da. Euskal musika eta dantza tradizionalaren arlo garrantzitsuetan ezagutza sakontzea eta, tradizioa eta gaur egungo interpretazioa lotuz ikuspegiak eguneratzea du helburu, besteak beste.

Tailerrak, Aiko Taldeko kideek eta bertan parte hartuko duten adituek gidatuta, musika eta dantza irakasleei, dantza taldeei eta musika tradizionaleko profesionalei zuzenduta daude, baita dantzaren sistemetan sakondu nahi duten dantzari eta ikertzaileei ere. Saioek izaera praktikoa izango dute nagusiki, baina, aldi berean, edukiak hobeto kokatzeko eta ulertzeko funtsezkoak diren kontzeptu-esparruak landuko dira.

Mintegiek 25 €-ko kostua dute bakoitzeko, baina 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat doakoak dira, eta izen  www.aiko.eus webgunean egin behar da. Hauek dira emango diren mintegiak: