Albisteak eta oharrak
-
2023.06.07Udako programazioa ekainaren 9an salgai
Etzi, ekainak 9, jarriko da salgai udako arte eszenikoetako programazioa. Guztira, 28 ikuskizun dira: haurrentzako emanaldi bat, helduentzako hemezortzi antzezlan, bi musikal, zirko ikuskizun bat, bi dantza sorkari eta lau kontzertu.
-
2023.05.12Zea Maysek 2023ko Adarra Saria jasoko du ekainaren 21ean
Zea Mays talde bizkaitarrak jasoko du 2023ko Adarra Saria, Donostiako Udalak eta Donostia Kulturak banatzen duten hamargarrena, hain zuzen ere. Ekainaren 21ean, arratsaldeko 19:30ean, Victoria Eugenia Antzokiko oholtzan jasoko du saria eta segidan kontzertua eskainiko du. Kontzerturako sarrerak datorren astelehenean, maiatzak 15, jarriko dira salgai, goizeko 11:30ean.
-
2023.05.1117.919 partehartzaile Giza Eskubideen 20. Zinemaldian
Donostiako Giza Eskubideen 20. Zinemaldia, hiriko Udaleko Giza Eskubideen Sailak eta Donostia Kulturak antolatua, apirilaren 21etik 28ra bitartean garatu da.
-
2023.05.0834. Gazteen Antzerki Topaketako 15 antzezlan Donostia Kulturako agertokietan
34. Gazteen Antzerki Topaketan 20 antzezlan eskainiko dira hiriko sei agertokitan maiatzaren 17tik ekainaren 16ra. Horietatik 15 emanaldi Donostia Kulturako espazioetan izango dira: Victoria Eugenia Cluben, Antzoki Zaharrean, Gazteszenan (Egia) eta Imanol Larzabalen (Lugaritz).
-
2023.05.03Udako programazioaren aurrerapena maiatzaren 4an salgai
Bihar, maiatzak 4, jarriko da salgai udako arte eszenikoetako programazioaren aurrerapen bat. Guztira, 10 ikuskizun dira: haurrentzako emanaldi bat, helduentzako lau antzezlan, bi musikal, zirko ikuskizun bat, dantza sorkari bat eta kontzertu bat.
-
2023.04.28"Las buenas compañías" filmak Giza Eskubideen 20. Zinemaldian Ikusleen Saria lortu du
Las buenas compañías (Sílvia Munt; Espainia-Frantzia, 2022) filmak Donostiako Giza Eskubideen 20. Zinemaldian Ikusleen Saria Film Luze Onenari lortu du.
-
2023.04.262023ko Dantzaren Hilabetearen jarduerak asteburuan hasiko dira
XV. Dantza Kalean eta XXV. Kontxako Barra Klasikoak emango diote hasiera, asteburu honetan, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak (APDG) antolatutako Dantza Hilabetearen ospakizunei, maiatzaren 28an emango den Dantzaren Nazioarteko Eguneko XXVI Galarekin itxiko dena.
-
2023.04.21Carmen Castillok jasoko du 2023ko Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria
Carmen Castillo zinegile txiletarrak jasoko du aurten Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria. Sariaren entrega ostiralean, apirilak 21, 19:30etan Victoria Eugenia Antzokian ospatuko den inaugurazio emanaldian izango da.
-
2023.04.21"Artea eta Giza Eskubideak, haur eta gazteen 19. ekitaldia" erakusketa irekita Victoria Eugenia Antzokian
Giza Eskubideen 20. Zinemaldiko Artea eta Giza Eskubideak, haur eta gazteen 19. ekitaldia erakusketa irekita egongo da apiririlak 21etik 28ra Victoria Eugenia Antzokian (sarrera Okendo plazatik).
-
2023.04.13Giza Eskubideen 20. Zinemaldia programa konprometitu batekin dator
Justizia unibertsala, abortatzeko eskubidea, Ukraina eta etxegabetasuna izango dira besteak beste filmen eta solasaldien gaietako batzuk apirilaren 21etik 28ra izango den eta hiriko zenbait lekutan erakusketak barnean hartu dituen zinemaldi honetan.