Albisteak eta oharrak
-
2024.10.04Sergio Serranoren “Los días infinitos” Antzerkigintza Berrien 2023ko lan hautatua
Antzerkigintza Berriak programan sortutako zortzi lanak xeheki aztertu ondoren, balorazio-batzordeak Sergio Serrano Roviraren Los días infinitos lana hautatu du, "bere literatura- eta antzerki-sinesgarritasunagatik". Batzordearen epaiak honako hau dio obrari buruz: "proposamen originala eta kalitate literariokoa da, egitura dramatiko oso eraginkorra, elkarrizketa onekoa, gizatasun eta indar dramatiko handikoa".
-
2024.09.27Eskolara itzulera antzokitik pasata
Ikasturtero 4 eta 16 urte bitarteko 5.500 ikasle baino gehiago hurbiltzen dira Donostia Kulturako antzokietara Eskolatik Antzokira programaren barruan. Programa honek antzerki, dantza eta zirku ikuskizunak proposatzen ditu ikasleen adin tarte guztietarako, bakoitzak bere material didaktiko osagarria izaten duelarik. Aurten 6 ikuskizun eskaini zaizkie eskolei eta erreserbak egiteko epea urriaren 1etik 11ra izango da.
-
2024.09.18“Animedon. Donostiako Anime Topaketa” jaio da
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak, urriaren 25etik azaroaren 1era garatuko den 35. edizio honetan, Animedon – Donostiako Anime Topaketa izeneko sail berri bat inauguratuko du.
-
2024.09.16Beldurrezko Asteko programazioaren aurrerapena
Jarraian urriaren 25a eta azaroaren 1a bitartean ospatuko den Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 35. Astean zenbait film luzeren aurrerapena. Programazio osoa urriaren erdialdean jakinaraziko da.
-
2024.09.16“Daniela Forever” filmak emango dio hasiera Beldurrezko Zinemaren Asteari
Nacho Vigalondok zuzendutako film berriak, Daniela Forever (2024) euskal koprodukzioak, urriaren 25ean Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 35. Astea inauguratuko du Antzoki Zaharrean. Astea urriaren 25etik azaroaren 1era bitartean garatuko da Principal eta Victoria Eugenia antzokietan eta hiriko beste agertoki batzuetan.
-
2024.09.12Euskal Herriko konpainiak protagonista Iturritik Jaialdian
Iturritik Jaialdia urriaren 15etik 20ra burutuko da Donostian. Guztira, aretoko 4 dantza-ikuskizun eta kaleko emanaldi bi izango dira, gehienak Euskal Herriko konpainienak: Kukai Dantza, Gero Axular, Eskola Dantza Taldea, Aukeran Dantza Konpainia eta Berritza. Sarrerak irailaren 13an salgai, goizeko 11:30ean.
-
2024.09.032024-2025 ikasturteko ordutegiak Donostia Kulturaren guneetan
Albiste honetan Donostia Kulturaren guneen 2024-2025 ikasturteko ordutegiak bildu ditugu. Kontrakoa esaten ez den bitartean, ordutegi hau irailaren 5ean sartuko da indarrean. Bitartean, udako ordutegia dugu martxan; erreparatu ere matrikulazio ordutegiei. Bukatzeko, aintzat hartu eskoletako opor garaian (gabonetan eta Aste Santuan) ordutegiak beste batzuk izan daitezkeela.
-
2024.08.202024ko Poesia Orduak irailaren 2an eta 3an Victoria Eugenia Cluben
Donostia Kultura eta Euskal Idazleen Elkartea dira urtero irailean egin ohi diren Poesia Orduak errezitalen antolatzaileak. Aurten ere bi antolatu dira, Victoria Eugenia Cluben, iluntzeko 19:00etan. Hilaren 2an, Presbiziak lagundu omen digu (Edu Zelaieta eta Mugaldekoak) eta hilaren 3an, Galbahea. Ez gara dena ahazteko nahikoa biziko (Gotzon Barandiaran).
-
2024.08.02Udazkeneko programazioa abuztuaren 5etik aurrera salgai
Astelehenean, abuztuak 5, jarriko du Donostia Kulturak salgai udazkeneko arte eszenikoetako programazioa.
-
2024.08.0159. Jazzaldia borobila izan da
59. Donostiako Jazzaldiak arrakasta itzela izan du, alde batetik, egundoko maila artistiko eta musikalari esker, eta bestetik, jendearen erantzun ikaragarriari esker, ia kontzertu guztietan gainezka egin baitu, orotara 185.600 entzule izan direlarik.