Albisteak eta oharrak
-
2023.11.22Donostia Kulturak 2024ko neguko programazioa aurkeztu du
Donostia Kulturak gaur, azaroak 22, aurkeztu du haur eta helduei zuzendutako 2024ko neguko arte eszenikoetako ordainpeko programazioa. Guztira, 54 ikuskizun izango dira urtarriletik martxora Donostia Kulturaren antzoki eta kultur etxeetan: 22 kontzertu, 18 antzezlan, 4 dantza emanaldi eta 10 haur ikuskizun.
-
2023.11.20Literaktum 2023ren bigarren astea martxan da
Lehenengo asteko programazioak harrera arrakastatsua izan eta gero, jaialdia bere azken txanpan sartuko da interes handiko hitzorduekin.
-
2023.11.13Donostiako Giza Eskubideen 21. Zinemaldian izena emateko epea zabalik
Donostiako Giza Eskubideen 21. Zinemaldian izena emateko epea azaroaren 13tik urtarrilaren 8ra bitartean egongo da zabalik.
-
2023.10.19Zinema espainiarraren eta japoniarraren presentzia nabarmena Beldurrezko Zinemaren Astean
Urriaren 27an, ostirala, Vermines (2023) film frantsesak, Sébastien Vaniček zuzendari duenak, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 34. Astea inauguratuko du Antzoki Zaharrean. Junta Yamaguchiren River (2023) filmak leku berean itxiko du Astea azaroaren 3an.
-
2023.10.16Lasalaren "SHINE" azken sorkuntzaren inguruan hainbat jarduera programatu dira
Judith Argomaniz koreografoaren Lasala konpainiak SHINE, bere azken sorkuntza, estreinatuko du azaroaren 5ean Victoria Eugenia Antzokian. Estreinaldiaren inguruan hainbat jarduera antolatu dira.
-
2023.10.02Antzerkigintza Berriak programan izena emateko epea zabalik
Antzerkingintza Berriak-en 8. edizioaren oinarriak argitaratu dira.
-
2023.09.18“Vermines” filmak emango dio hasiera Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteari
Vermines (2023) film frantsesak, Sébastien Vaniček zuzendariarenak, inauguratuko du urriaren 27an, Antzoki Zaharrean, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 34. Astea. Aurten urriaren 27tik azaroaren 3ra bitartean garatuko da, Antzoki Zaharrean eta Victoria Eugenia Antzokian, eta hiriko beste eszenatoki batzuetan.
-
2023.09.18Beldurrezko Asteko programazioaren aurrerapena
Jarraian urriaren 27a eta azaroaren 3a bitartean ospatuko den Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 34. Astean zenbait film luzeren aurrerapena.
-
2023.09.042023-2024 ikasturteko ordutegiak Donostia Kulturaren guneetan
Albiste honetan Donostia Kulturako guneen 2023-2024 ikasturteko ordutegiak bildu ditugu. Kontrakoa esaten ez den bitartean, ordutegi hau irailaren 7an sartuko da indarrean. Bitartean, udako ordutegia dugu martxan; erreparatu ere matrikulazio ordutegiei (bereziki, irailaren 4tik 6ra). Bukatzeko, aintzat hartu eskoletako opor garaian (gabonetan eta Aste Santuan) ordutegiak beste batzuk izan daitezkeela.
-
2023.08.31Iturritik Jaialdiaren II. edizioa urriaren 19tik 22ra egingo da
Iturritik Jaialdia urriaren 19tik 22ra antolatuko da. Guztira, aretoko 4 dantza-ikuskizun eta kaleko emanaldi bat izango dira.