Albisteak eta oharrak
-
2023.08.09Udazkeneko programazioaren aurrerapena abuztuaren 10an salgai
Bihar, abuztuak 10, jarriko da salgai udako arte eszenikoetako programazioaren aurrerapen bat. Guztira, 31 ikuskizun dira: lau antzezlan, bost dantza ikuskizun, opera jaialdi bat eta aparteko beste opera bat, eta hamalau kontzertu.
-
2023.07.27Musika Hamabostaldiaren 84. edizioa San Telmon eta Victoria Eugenian abuztuan zehar
Abuztuaren 3etik irailaren 1era egingo da Donostian Musika Hamabostaldiaren 84. edizioa. Donostia Kulturako bi gunek hartuko dituzte hainbat emanaldi: San Telmo Museoa eta Victoria Eugenia Antzokiak. Sarrerak musikahamabostaldia.eus webgunean eta Kursaal nahiz Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan daude salgai.
-
2023.07.13Itziar Ituño aktorea antzinako sorgin bihurtua 2023 Beldurrezko Asteko kartel ofizialean
2023 honetan sorginak dira Asteko protagonistak, eta bere kartel ofizialak ere gorazarre egiten die. Itziar Ituño euskal aktoreak sorgina dual bat hezurmamitzen du, argitsua eta iluna, boteretsua eta bihozbera aldi berean.
-
2023.06.192023ko udako ordutegia Donostia Kulturaren guneetan
Albiste honetan Donostia Kulturako guneen udako ordutegiak bildu ditugu. Kontrakoa esaten ez den bitartean, ordutegi hau ekainaren 24tik irailaren 6ra izango da indarrean, biak barne.
-
2023.06.14Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 34. Astean izena emateko epea irekita dagoeneko
Ekainaren 15ean Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 34. Astean lanak aurkezteko epea irekiko da. Aurtengo jaialdia urriaren 27a eta azaroaren 3a bitartean egingo da. Izena emateko azken eguna abuztuaren 15a izango da.
-
2023.06.07Udako programazioa ekainaren 9an salgai
Etzi, ekainak 9, jarriko da salgai udako arte eszenikoetako programazioa. Guztira, 28 ikuskizun dira: haurrentzako emanaldi bat, helduentzako hemezortzi antzezlan, bi musikal, zirko ikuskizun bat, bi dantza sorkari eta lau kontzertu.
-
2023.05.12Zea Maysek 2023ko Adarra Saria jasoko du ekainaren 21ean
Zea Mays talde bizkaitarrak jasoko du 2023ko Adarra Saria, Donostiako Udalak eta Donostia Kulturak banatzen duten hamargarrena, hain zuzen ere. Ekainaren 21ean, arratsaldeko 19:30ean, Victoria Eugenia Antzokiko oholtzan jasoko du saria eta segidan kontzertua eskainiko du. Kontzerturako sarrerak datorren astelehenean, maiatzak 15, jarriko dira salgai, goizeko 11:30ean.
-
2023.05.1117.919 partehartzaile Giza Eskubideen 20. Zinemaldian
Donostiako Giza Eskubideen 20. Zinemaldia, hiriko Udaleko Giza Eskubideen Sailak eta Donostia Kulturak antolatua, apirilaren 21etik 28ra bitartean garatu da.
-
2023.05.0834. Gazteen Antzerki Topaketako 15 antzezlan Donostia Kulturako agertokietan
34. Gazteen Antzerki Topaketan 20 antzezlan eskainiko dira hiriko sei agertokitan maiatzaren 17tik ekainaren 16ra. Horietatik 15 emanaldi Donostia Kulturako espazioetan izango dira: Victoria Eugenia Cluben, Antzoki Zaharrean, Gazteszenan (Egia) eta Imanol Larzabalen (Lugaritz).
-
2023.05.03Udako programazioaren aurrerapena maiatzaren 4an salgai
Bihar, maiatzak 4, jarriko da salgai udako arte eszenikoetako programazioaren aurrerapen bat. Guztira, 10 ikuskizun dira: haurrentzako emanaldi bat, helduentzako lau antzezlan, bi musikal, zirko ikuskizun bat, dantza sorkari bat eta kontzertu bat.