Albisteak eta oharrak
-
2024.09.032024-2025 ikasturteko ordutegiak Donostia Kulturaren guneetan
Albiste honetan Donostia Kulturaren guneen 2024-2025 ikasturteko ordutegiak bildu ditugu. Kontrakoa esaten ez den bitartean, ordutegi hau irailaren 5ean sartuko da indarrean. Bitartean, udako ordutegia dugu martxan; erreparatu ere matrikulazio ordutegiei. Bukatzeko, aintzat hartu eskoletako opor garaian (gabonetan eta Aste Santuan) ordutegiak beste batzuk izan daitezkeela.
-
2024.08.202024ko Poesia Orduak irailaren 2an eta 3an Victoria Eugenia Cluben
Donostia Kultura eta Euskal Idazleen Elkartea dira urtero irailean egin ohi diren Poesia Orduak errezitalen antolatzaileak. Aurten ere bi antolatu dira, Victoria Eugenia Cluben, iluntzeko 19:00etan. Hilaren 2an, Presbiziak lagundu omen digu (Edu Zelaieta eta Mugaldekoak) eta hilaren 3an, Galbahea. Ez gara dena ahazteko nahikoa biziko (Gotzon Barandiaran).
-
2024.08.02Udazkeneko programazioa abuztuaren 5etik aurrera salgai
Astelehenean, abuztuak 5, jarriko du Donostia Kulturak salgai udazkeneko arte eszenikoetako programazioa.
-
2024.08.0159. Jazzaldia borobila izan da
59. Donostiako Jazzaldiak arrakasta itzela izan du, alde batetik, egundoko maila artistiko eta musikalari esker, eta bestetik, jendearen erantzun ikaragarriari esker, ia kontzertu guztietan gainezka egin baitu, orotara 185.600 entzule izan direlarik.
-
2024.07.22Álex de la Iglesia 2024 Beldurrezko Astearen kartel ofizialean protagonista
Álex de la Iglesia, azken 30 urteetako munduko fantasiazko zinemaren izen handienetako bat, urriaren 25etik azaroaren 1era izango den Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 35. Astearen karteleko protagonista da.
-
2024.06.182024ko udako ordutegiak Donostia Kulturaren guneetan
Albiste honetan Donostia Kulturako guneen udako ordutegiak bildu ditugu. Kontrakoa esaten ez den bitartean, ordutegi hau ekainaren 24tik irailaren 15era izango da indarrean, biak barne.
-
2024.06.12Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 35. Astean izena emateko epea irekita dagoeneko
Ekainaren 15ean Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 35. Astean lanak aurkezteko epea irekiko da. Aurtengo jaialdia urriaren 25a eta azaroaren 1era bitartean egingo da. Izena emateko azken eguna abuztuaren 19a izango da.
-
2024.05.28Korner Festibaleko hainbat ekitaldi Donostia Kulturaren guneetan
Ekainaren 4tik 8ra Real Sociedad Fundazioak Donostia Kulturaren laguntzarekin antolatutako Korner jaialdiak kultura eta futbola elkartuko ditu beste behin. Hainbat gunetan gauzatuko da (Anoeta Estadioa, Tabakalera, Chillida-Leku), eta baita Donostia Kulturako hiru espaziotan ere: Ernest Lluch Kultur Etxea, Antzoki Zaharra eta Victoria Eugenia Cluba.
-
2024.05.23Victoria Eugeniako barrunbeak agerian
Victoria Eugenia Antzokia munduko edozein lekutatik ezagutu ahal izango da www.victoriaeugenia.eus webgunean eskuragarri dauden hiru bisita birtual berrien bidez. Eraikinaren eta hainbat aretoren ezaugarriak bertatik bertara ikusteaz gain, antzokiaren alderdi teknikoak ezagutu ahal izango dira. Era berean, antzokiaren areto bat alokatu nahi dutenei zuzendutako bisita birtuala ere ikusgai da webgunean.
-
2024.05.22Udako programazioa maiatzaren 23an salgai
Bihar, maiatzak 23, jarriko du Donostia Kulturak salgai udako arte eszenikoetako programazioa. Guztira, 24 ikuskizun dira: hemezortzi antzezlan, lau kontzertu, dantza ikuskizun bat eta haur emanaldi bat. Bestalde, udazkenean izango diren 3 ikuskizunen berri eman du.