Albisteak eta oharrak
-
2022.10.28Energia aurrezteko Donostia Kulturak hartutako neurriak
Hurrengo negurako aurreikustekoak diren zailtasun energetikoak direla eta, Donostia Kulturak zenbait neurri landu ditu egoerari aurrea hartzeko. Ildo horretatik, hainbat hilabetez aritu da lanean, energia aurrezteko beharra eta Donostiako eta inguruetako kultur kontsumitzaileen eskaerei erantzuteko beharra bateratu eta ahalik eta irtenbiderik onena bilatu nahian.
-
2022.10.21Liburutegien Egunean joera berriak aztergai
Urriaren 24an Liburutegien Eguna dela eta, Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzuak, Medialab Tabakalerak eta Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiak elkarlanean Joera berriak liburutegietan izeneko jardunaldia antolatu dute Victoria Eugenia Cluben.
-
2022.10.20Euskadiko eta Espainiako zinemaren presentzia nabarmena Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 33. Astean
Irati eta Abyzou filmek ireki eta itxiko dute Astea, urriaren 28a eta azaroaren 4a bitartean garatuko dena.
-
2022.09.27“Los Xey. Una historia de película” dokumentalaren Donostiako estreinaldia Victoria Eugenia Antzokian
Urriaren 25ean, 19:00etan, Victoria Eugenia Antzokian proiektatuko da Los Xey. Una historia de película talde donostiar mitikoaren bizitza eta obra errepasatzen dituen dokumentala.
-
2022.09.20Kepa Junkerak 2020ko Adarra Saria jasoko du irailaren 21ean
Kepa Junkera (Bilbo, 1965) musikariak 2020ko Adarra Saria jasoko du irailaren 21ean, Victoria Eugenia Antzokian, 19:30ean, Donostiako alkate Eneko Goiaren eskutik. 70. Donostia Zinemaldiaren EITB Galaren baitan, musikari bilbotarrari buruz Fermin Aiok zuzendu duen Berpiztu dokumentalaren proiekzioaren aurretik izango da sari banaketa; artistaren osasun arrazoiak zirela medio, Donostia Kulturak ezin izan baitzion Junkerari 2020an eman urtero musikaren alorrean ematen duen Adarra Saria.
-
2022.09.14Donostia Kulturak udazkeneko programazioa aurkeztu du
Donostia Kulturak salgai jarriko du bihar, irailak 15, udazkeneko arte eszenikoetako ordainpeko programazioa. Guztira, 61 ikuskizun izango dira Donostia Kulturaren antzoki eta kultur etxeetan: 28 kontzertu, 15 antzezlan, 5 dantza ikuskizun, haurrentzako 13 ikuskari eta bi jaialdi, Iturritik dantza jaialdi berria eta Fantasiazko eta Beldurreko Zinemaren 33. Astea.
-
2022.09.13I. Iturritik Jaialdia aurkeztu da
Iturritik Jaialdia urriaren 18tik 23ra antolatuko da. Guztira, 5 dantza-ikuskizun eta kaleko emanaldi bat izango dira.
-
2022.08.31Poesia Orduak irailaren 7an eta 8an Victoria Eugenia Cluben
Donostia Kultura eta Euskal Idazleen Elkartea dira urtero irailean egin ohi diren Poesia Orduak errezitalen antolatzaileak. Aurten ere bi antolatu dira: hilaren 7an, Alaska (Castillo Suarez, Juantxo Zeberio eta Xabi Lozano) eta hilaren 8an Olatu arteko txalupa arraroa (Joseba Sarrionandia eta Ines Osinaga). Biak Victoria Eugenia Cluben izango dira, iluntzeko 19:00etan. Sarrera doakoa izango da, baina gonbidapenak jaso beharko dira antzokiko leihatilan, emanaldien egunetan arratsaldeko 17:00etatik aurrera.
-
2022.08.312022-2023 ikasturteko ordutegia Donostia Kulturako guneetan
Irailaren 1ean ekingo diogu ikasturte berriari gure zentroetan. Gogoratu aurten irailaren 6a eta 9a jaiegunak direla, eta horren ondorioz iraileko lehen egunetan ordutegi bereziak izango ditugula hainbat gunetan.
-
2022.08.10Donostia Kulturak salgai jarriko du bihar urriko programazioa
Donostia Kulturak salgai jarriko du bihar, abuztuak 11, urriko programazioa. Guztira, 13 ikuskizun dira: 5 kontzertu, zirku bat, 3 antzezlan eta haurrentzako 4 ikuskizun.