Albisteak eta oharrak
-
2022.08.01Musika Hamabostaldia San Telmon eta Victoria Eugenian abuztuan zehar
Abuztuaren 2tik 27ra izango dugu Donostian, baita Euskal Herriko beste hainbat herritan ere, Musika Hamabostaldiaren 83. edizioa. Donostia Kulturako bi gunek jasoko dituzte hainbat emanaldi: San Telmo Museoak eta Victoria Eugenia Antzokiak. Sarrerak musikahamabostaldia.eus webgunean eta Kursaal nahiz Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan eskuratu ahal dira.
-
2022.07.11Victoria Eugeniako udazkeneko programazioaren aurrerapen bat bihar jarriko da salgai
Victoria Eugenia Antzokiak salgai jarriko du bihar, uztailak 12, udazkeneko programazioaren aurrerapen bat. Guztira, 11 ikuskizun dira: 7 kontzertu, opera bat eta 3 antzezlan.
-
2022.07.07Jazzaldiaren baitan, Jazzeñeren VIII. edizioa Victoria Eugenian
Zortzi kontzertuk osatzen dute JazzEñeren VIII. edizioa, SGAE Fundazioak Jazzaldiarekin batera antolatutakoa. Uztailaren 21etik 24ra, eguerdiko 12:30etatik aurrera, saio bikoitzean, Victoria Eugenia Antzokian.
-
2022.06.202022ko udako ordutegia Donostia Kulturaren guneetan
Albiste honetan Donostia Kulturaren guneen udako ordutegiak bildu ditugu. Kontrakoa esaten ez den bitartean, ordutegi hori ekainaren 24tik irailaren 6ra izango da, biak barne. Azpimarratu behar da irailaren 6a jaieguna dela aurten Gipuzkoan.
-
2022.06.16Estatubatuarrei buruzko trilogia dakar Goyo Jiménezek Victoria Eugeniara
Goyo Jiménez ek emango dio hasiera 2022ko udako antzerkiari Victoria Eugenia Antzokian.
-
2022.06.15Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 33. Astean izena emateko epea irekita dagoeneko
Ekainaren 15ean Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 33. Astean lanak aurkezteko epea irekiko da. Aurtengo jaialdia urriaren 28 eta azaroaren 4a bitartean egingo da. Izena emateko azken eguna abuztuaren 15a izango da.
-
2022.06.08Donostia Kulturaren udako arte eszenikoetako ikuskizunak ekainaren 9an salgai
Donostia Kulturak antzerki, dantza eta musika egitarau zabala antolatu du udarako: 25 ikuskizun guztira (20 antzezlan, 2 musikal, dantza ikuskari bat, kontzertu bat eta zarzuela bat). Emanaldiak Victoria Eugenia Antzokian, Antzoki Zaharrean, Gazteszenan eta Lugaritz Kultur Etxean izango dira.