Albisteak eta oharrak
-
2022.09.20Kepa Junkerak 2020ko Adarra Saria jasoko du irailaren 21ean
Kepa Junkera (Bilbo, 1965) musikariak 2020ko Adarra Saria jasoko du irailaren 21ean, Victoria Eugenia Antzokian, 19:30ean, Donostiako alkate Eneko Goiaren eskutik. 70. Donostia Zinemaldiaren EITB Galaren baitan, musikari bilbotarrari buruz Fermin Aiok zuzendu duen Berpiztu dokumentalaren proiekzioaren aurretik izango da sari banaketa; artistaren osasun arrazoiak zirela medio, Donostia Kulturak ezin izan baitzion Junkerari 2020an eman urtero musikaren alorrean ematen duen Adarra Saria.
-
2022.09.14Donostia Kulturak udazkeneko programazioa aurkeztu du
Donostia Kulturak salgai jarriko du bihar, irailak 15, udazkeneko arte eszenikoetako ordainpeko programazioa. Guztira, 61 ikuskizun izango dira Donostia Kulturaren antzoki eta kultur etxeetan: 28 kontzertu, 15 antzezlan, 5 dantza ikuskizun, haurrentzako 13 ikuskari eta bi jaialdi, Iturritik dantza jaialdi berria eta Fantasiazko eta Beldurreko Zinemaren 33. Astea.
-
2022.09.13I. Iturritik Jaialdia aurkeztu da
Iturritik Jaialdia urriaren 18tik 23ra antolatuko da. Guztira, 5 dantza-ikuskizun eta kaleko emanaldi bat izango dira.
-
2022.08.31Poesia Orduak irailaren 7an eta 8an Victoria Eugenia Cluben
Donostia Kultura eta Euskal Idazleen Elkartea dira urtero irailean egin ohi diren Poesia Orduak errezitalen antolatzaileak. Aurten ere bi antolatu dira: hilaren 7an, Alaska (Castillo Suarez, Juantxo Zeberio eta Xabi Lozano) eta hilaren 8an Olatu arteko txalupa arraroa (Joseba Sarrionandia eta Ines Osinaga). Biak Victoria Eugenia Cluben izango dira, iluntzeko 19:00etan. Sarrera doakoa izango da, baina gonbidapenak jaso beharko dira antzokiko leihatilan, emanaldien egunetan arratsaldeko 17:00etatik aurrera.
-
2022.08.312022-2023 ikasturteko ordutegia Donostia Kulturako guneetan
Irailaren 1ean ekingo diogu ikasturte berriari gure zentroetan. Gogoratu aurten irailaren 6a eta 9a jaiegunak direla, eta horren ondorioz iraileko lehen egunetan ordutegi bereziak izango ditugula hainbat gunetan.
-
2022.08.10Donostia Kulturak salgai jarriko du bihar urriko programazioa
Donostia Kulturak salgai jarriko du bihar, abuztuak 11, urriko programazioa. Guztira, 13 ikuskizun dira: 5 kontzertu, zirku bat, 3 antzezlan eta haurrentzako 4 ikuskizun.
-
2022.08.01Musika Hamabostaldia San Telmon eta Victoria Eugenian abuztuan zehar
Abuztuaren 2tik 27ra izango dugu Donostian, baita Euskal Herriko beste hainbat herritan ere, Musika Hamabostaldiaren 83. edizioa. Donostia Kulturako bi gunek jasoko dituzte hainbat emanaldi: San Telmo Museoak eta Victoria Eugenia Antzokiak. Sarrerak musikahamabostaldia.eus webgunean eta Kursaal nahiz Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan eskuratu ahal dira.
-
2022.07.11Victoria Eugeniako udazkeneko programazioaren aurrerapen bat bihar jarriko da salgai
Victoria Eugenia Antzokiak salgai jarriko du bihar, uztailak 12, udazkeneko programazioaren aurrerapen bat. Guztira, 11 ikuskizun dira: 7 kontzertu, opera bat eta 3 antzezlan.
-
2022.07.07Jazzaldiaren baitan, Jazzeñeren VIII. edizioa Victoria Eugenian
Zortzi kontzertuk osatzen dute JazzEñeren VIII. edizioa, SGAE Fundazioak Jazzaldiarekin batera antolatutakoa. Uztailaren 21etik 24ra, eguerdiko 12:30etatik aurrera, saio bikoitzean, Victoria Eugenia Antzokian.
-
2022.06.202022ko udako ordutegia Donostia Kulturaren guneetan
Albiste honetan Donostia Kulturaren guneen udako ordutegiak bildu ditugu. Kontrakoa esaten ez den bitartean, ordutegi hori ekainaren 24tik irailaren 6ra izango da, biak barne. Azpimarratu behar da irailaren 6a jaieguna dela aurten Gipuzkoan.