Albisteak eta oharrak
-
2025.03.27Giza Eskubideen 22. Zinemaldia apirilaren 4tik 11ra bitartean garatuko da
Bidasoako mugako migratzaileen egoera, AEBko eskubide zibilenaldeko borroka eta Argentinako mobilizazio sozialak, pertsona gorren eta riderren eskubideak eta Mexiko DFko garbitzaileei zuzendutako begirada izango dira gaietako batzuk zinemaldiko filmetan eta solasaldietan.
-
2025.03.25Martxoak 27, Antzerkiaren Nazioarteko Eguna
Datorren ostegunean, martxoak 27, Antzerkiaren Nazioarteko Institutuak 1961. urtean sortu zuen Antzerkiaren Nazioarteko Eguna ospatuko da eta aurtengo mezua Grezian jaiotako Teódoros Terzópoulos idazle, zuzendari eta Antzerki Olinpiadaren Nazioarteko Komiteko Presidenteak idatzi du (euskarazko itzulpena: Ion Gil Fuentetaja). Egun horretako ospakizunen barne, XXV. Donostia Antzerki Sariko gala antolatu da Victoria Eugenia Antzokian.
-
2025.03.21XXXI. dFERIAk marka guztiak hautsi ditu
2025eko dFERIAk marka historikoa ezarri du bere adierazle nagusietan: bertaratutako publikoa, akreditatutako pertsonak eta konpainia parte-hartzaileak. Gainera, nota altuarekin pasa du nazioartekotze helburua, azken urteotan Europari begira egindako apustua, Suitza, Alemania eta Austria herrialde gonbidatu izan dituena.
-
2025.03.13“Interview: Urez eta hondarrez”-en estreinaldia Giza Eskubideen Zinemaldian
Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiak Interview: Urez eta hondarrez ikuskizunaren estreinaldia aurkezten du, Tentazioa konpainiarena. Telmo Iruretak zuzendutako De agua y arena film laburrean oinarritua. Emanaldia euskaraz izango da, apirilaren 2an, asteazkena, 19:30ean, Victoria Eugenia Antzokian (Klub Aretoan).
-
2025.03.04dFERIAk arte eszenikoen merkatua suspertzeko jarduerak antolatu ditu
Arte eszenikoetako profesionalei zuzendutako hamar jarduera inguru antolatu ditu Feriak, programatzaileei, konpainiei, kultur eragileei eta banatzaileei zuzenduak.
-
2025.02.25"Zorretan" lanak irabazi du XXV. Donostia Antzerki Saria
Hika Teatroak sortutako Zorretan antzezlanak lortu du Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak antolaturiko XXV. Donostia Antzerki Saria.
-
2025.02.24Udaberriko programazioa otsailaren 25etik aurrera salgai
Asteartean, otsailak 25, jarriko du Donostia Kulturak salgai udaberriko arte eszenikoetako programazioa.
-
2025.02.19Donostia Kulturak 2024ko memoria aurkeztu du
Donostia Kulturak 2024ari buruz egindako balantzean, Donostiako herritarren parte-hartzea, publikoaren erantzuna eta sortzaileei emandako babesa izan dira aipagarrienak.
-
2025.02.05XXXI. dFERIAk programazio eszenikoa aurkeztu du
Gaur, otsailak 5, dFERIAren programazio eszeniko osoa aurkeztu da. Ikuskizun hauetarako sarrerak eta abonamendua bihar, otsailak 6, goizeko 11:30etik aurrera jarriko dira salgai gure leihatiletan eta webgunean. XXXI. dFERIA martxoaren 16tik 20ra bitartean egingo da eta esplotazioa izango du lelo.
-
2025.01.31Giza Eskubideen 22. Zinemaldiko Gazte Epaimahaian parte hartzeko izen-ematea irekita
18 eta 30 urte bitarteko ehun gazte inguruk osatuko dute Gazte Epaimahaia, Giza Eskubideen 22. Zinemaldiko Film Labur Onenaren Saria emateko.