Albisteak eta oharrak
-
2025.01.09Publikoak hautatuko ditu 60. Jazzaldian parte hartuko duten 10 Tokiko Taldeak
15 kontzertu izango dira urtarriletik martxora.
-
2024.12.20XXVI. Donostia Antzerki Sariko epaimahaikide izateko epea zabaldu da
Gaurtik aurrera, abenduak 20, eta abenduaren 31ra bitartean, XXVI. Donostia Antzerki Sariko epaimahaikide izateko izen-emate epea zabaldu da.
-
2024.12.162024ko gabonetako ordutegia Donostia Kulturako guneetan
Hona hemen Donostia Kulturako guneen ordutegia abenduaren 21etik urtarrilaren 6ra bitartean.
-
2024.12.11Iñigo Burguik egin du XXXI. dFERIAko kartela
2025eko dFERIA martxoaren 16tik 20ra bitartean egingo da eta Iñigo Burgui diseinatzaile eta publizista izan da irudiaren sortzailea. Bere lanak honako izenburua du Dena ikusten duen begia: dFERIA 2025en begirada bikoitza.
-
2024.12.11Martin Zimmermann konpainiak inauguratuko du 2025eko dFERIA
Martin Zimmermann suitzarraren Danse Macabre ikuskizunak emango dio hasiera 2025eko dFERIA. Martxoaren 16tik 20ra bitartean egingo da eta Alemania, Suitza eta Austria izango ditu herri gonbidatu. Danse Macabrerako sarrerak bihar, abenduak 12, jarriko dira salgai 11:30etik aurrera webgunean eta Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan.
-
2024.12.10Emakumezko musikarien bost kontzertu Gure Ahotsaken
Egitarau oparoa dakar 2025eko martxoaren 1etik 9ra Donostian izango den Gure Ahotsak zikloak, emakume musikariei ahotsa eta plaza emateko. Hala, martxoaren 1etik 9ra emakumezko musikarien bost kontzertu izango dira Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko oholtzetan. Hurrenez hurren, Olatz Salvador, Travis Birds, Amaia Miranda, Ginebras eta Tulsa izango dira.
-
2024.11.28Magiaz beteriko urte hasiera Victoria Eugenia Antzokian
Aurten ere, Donostia Magiaz Blai nazioarteko galak munduko magorik onenak bilduko ditu urtarrilaren 4, 5 eta 6an Victoria Eugenia Antzokian. Oraingoan hiru ikuskizun izango dira magia gustokoa duten gozamenerako eta Juan Mayoral leondarra eta Violeta Zheng txinatarra arituko dira zuzendari artistiko eta zuzendari eszeniko lanetan, hurrenez hurren.
-
2024.11.25Grupo Sareak hartuko du Victoria Café espazioaren ardura
Aurreko esleipendunaren kontratua amaitu ondoren, Victoria Eugenia Antzokian Victoria Café espazioa ustiatzeko lehiaketa irabazi du Grupo Sareak datozen 15 urteetarako.
-
2024.11.21Literaktum 2024ren azken asteburuko programazioa
Lehenengo bi asteetako programazioak harrera arrakastatsua izan eta gero, literaturaz betetako bigarren asteburuari ekingo dio Literaktum jaialdiak.
-
2024.11.19Neguko programazioa azaroaren 20tik aurrera salgai
Asteazkenean, azaroak 20, jarriko du Donostia Kulturak salgai neguko arte eszenikoetako programazioa.