Albisteak eta oharrak
-
2025.11.25dFERIAk 2026ko irudia aurkeztu du
Donostiako Arte Eszenikoen Feriak, dFERIAk, definituta du jada 2026ko kartela. Mai Egurza ilustratzaile irundarrarena da ilustrazioa. Orain dela gutxi zendu da Mai eta, hori dela eta, sortze-prozesua Raquel Ródenas ilustratzaile eta lagunak osatu du. Bada, gainera, 2026ko dFERIAren kartelak artista gipuzkoarra bihotzez omentzeko balio du. Haren heriotza deitoratzen dugu.
-
2025.11.248.200 lagunek parte hartu dute 2025eko Literaktumen
Jende ugari hurbildu da heldu eta haurrentzat antolatutako 53 ekitaldietara.
-
2025.11.20Literaktum 2025: azken asteburuko programazioa
Lehenengo bi asteetako programazioak harrera arrakastatsua izan eta gero, literaturaz betetako bigarren eta azken asteburuari ekingo dio Literaktum jaialdiak. Jarduera horietako batzuen audioak entzun daitezke Berriro entzun - DK ON! atalean.
-
2025.11.182026ko neguko programazioa aurkeztu du Donostia Kulturak
Ostegunean, azaroak 20, jarriko du Donostia Kulturak salgai neguko arte eszenikoetako programazioa. Berrikuntza gisa, Donostia Kulturako bazkideek lehentasuna izango dute 24 orduko aurresalmenta batean (azaroaren 19an hasita) eta % 20ko deskontua hainbat ikuskizunetan.
-
2025.11.17Giza Eskubideen 23. Zinemaldian izena emateko epea zabalik
Donostiako Giza Eskubideen 23. Zinemaldian izena emateko epea azaroaren 17tik urtarrilaren 15era bitartean egongo da zabalik.
-
2025.11.13Literaktum 2025: literaturaz beteriko asteburua
Aurtengo edizioko lehen egunak igarota, asteburuari begira ere jardueraz beteta dator Literaktum jaialdia.
-
2025.11.06Don-Paul Kahlek irekiko du Musikagileak zirkuitua San Telmon eta Victoria Eugenian
Musikagileak, Euskal Herriko Konpositoreen Elkarteak, Musika Garaikidearen Zirkuituaren XVI. edizioa antolatu du aurten eta programazioko saio batzuk San Telmo Museoan eta Victoria Eugenia Antzokian izango dira. Lehena, Don-Paul Kahl saxofoi-jotzaileak eskainiko duena, larunbat honetan, azaroak 8, izango da.
-
2025.11.04'Niaren oihartzunak' da 2025eko Literaktum jaialdiaren leloa
Literaktum letren jaialdiak azaroaren 10tik 23ra du aurtengo hitzordua. Sail eta proposamen berriekin eta, ohi denez, kolaborazio-sare zabalarekin gauzatuko da.
-
2025.11.0361. Jazzaldiko Tokiko Taldeak hautatzeko prozesua ireki da
Hautaketa prozesuan parte hartzeko taldeek izen-ematea osatu eta hautaketa prozesu honen oinarrietan zehazten den materiala bidali beharko dute, 2025eko azaroaren 21aren 14:00ak baino lehen.
-
2025.10.22Beldurrezko Zinemaren 36. Astea urriaren 31tik azaroaren 7ra
Urriaren 31n, ostirala, Gaua (2025) euskal ekoizpenak, Paul Urkijo Alijok zuzenduak, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 36. Astea inauguratuko du Kursaalen. Johannes Robertsen Primate (2025) film estatubatuarrak itxiko du Antzoki Zaharrean azaroaren 7an.