Albisteak eta oharrak
-
2026.02.17'Itzulera' lanak irabazi du XXVI. Donostia Antzerki Saria
Dejaburen Itzulera antzezlanak lortu du Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak antolaturiko XXVI. Donostia Antzerki Saria.
-
2026.02.11Giza Eskubideen 23. Zinemaldiko Gazte Epaimahaian parte hartzeko izen-ematea irekita
18 eta 30 urte bitarteko ehun gazte inguruk osatuko dute Gazte Epaimahaia, Giza Eskubideen 23. Zinemaldiko Film Labur Onenaren Saria emateko.
-
2026.01.09Publikoak hautatuko ditu 61. Jazzaldian parte hartuko duten 10 Tokiko Taldeak
15 kontzertu izango dira urtarriletik martxora 61. Jazzaldian arituko diren tokiko taldeak aukeratzeko.
-
2025.12.29Aiko Taldeak mintegi ziklo bat antolatu du bere 20. urteurrena ospatzeko
Aiko Taldeak, Donostia Kulturarekin lankidetzan, Sakontzen (20 urte) mintegi-zikloa antolatu du bere 20. urteurrena dela eta, urtarriletik maiatzera bitartean Victoria Eugenia Antzokiko Dantza Aretoan emango dena.
-
2025.12.17XXXII. dFERIAk programazio eszenikoa aurkeztu du
Gaur, abenduak 17, dFERIAren programazio eszeniko osoa aurkeztu da. Ikuskizun hauetarako sarrerak ostiralean, abenduak 19, jarriko dira salgai 11:30etik aurrera. Gainera, Donostia Kulturako bazkideei 24 orduko aurresalmenta eskainiko zaie, bihar, abenduak 18, 11:30etatik aurrera. XXXII. dFERIA martxoaren 14tik 18ra bitartean egingo da eta LEGATUA izango du lelo.
-
2025.12.152025eko gabonetako ordutegia Donostia Kulturaren guneetan
Hona hemen Donostia Kulturaren guneen ordutegia abenduaren 21etik urtarrilaren 6ra bitartean.
-
2025.12.12XXVII. Donostia Antzerki Sariko epaimahaikide izateko epea zabalik
Gaur, abenduak 12, eta abenduaren 19a bitartean, XXVII. Donostia Antzerki Sariko epaimahaikide izateko izen-emate epea zabaldu da.
-
2025.12.11Bost kontzertu eta irudi berria dakartza Gure Ahotsak 2026k
Egitarau mamitsua apailatu du 2026an izango den Gure Ahotsak Emakumezko Musikarien Zikloak; 5 kontzertu eskainiko ditu martxoaren 3tik 7ra, Victoria Eugenia Antzokian eta Antzoki Zaharrean. Hala, Neomak, Mirua, Chica Sobresalto, La Tremendita eta Clara Peya izango dira bi antzokietako oholtzetan eta, berrikuntza gisa, musikariekin topaketak izango dira aurtengoan kontzertuen ondoren, Victoria Eugenia Cluben, Clara Peya eta La Tremenditarekin.
-
2025.11.25dFERIAk 2026ko irudia aurkeztu du
Donostiako Arte Eszenikoen Feriak, dFERIAk, definituta du jada 2026ko kartela. Mai Egurza ilustratzaile irundarrarena da ilustrazioa. Orain dela gutxi zendu da Mai eta, hori dela eta, sortze-prozesua Raquel Ródenas ilustratzaile eta lagunak osatu du. Bada, gainera, 2026ko dFERIAren kartelak artista gipuzkoarra bihotzez omentzeko balio du. Haren heriotza deitoratzen dugu.
-
2025.11.248.200 lagunek parte hartu dute 2025ko Literaktumen
Jende ugari hurbildu da heldu eta haurrentzat antolatutako 53 ekitaldietara.