Albisteak eta oharrak
-
2026.11.10Giza Eskubideen 24. Zinemaldian izena emateko epea zabalik
Donostiako Giza Eskubideen 24. Zinemaldian izena emateko epea azaroaren 10etik urtarrilaren 11ra bitartean egongo da zabalik.
-
2026.11.03'Bitxia' da 2026ko Literaktum jaialdiaren gai-ildo nagusia
Literaktum letren jaialdiak azaroaren 9tik 22ra du aurtengo hitzordua. Sail eta proposamen berri anitzekin eta, ohi denez, kolaborazio-sare zabalarekin gauzatuko da.
-
2026.11.0262. Jazzaldiko Tokiko Taldeak hautatzeko prozesua ireki da
Hautaketa prozesuan parte hartzeko taldeek izen-ematea osatu eta hautaketa prozesu honen oinarrietan zehazten den materiala bidali beharko dute, 2026ko azaroaren 2aren 14:00ak baino lehen.
-
2026.10.22Beldurrezko Zinemaren 37. Astea urriaren 30etik azaroaren 6ra bitartean izango da
Urriaren 30ean, ostirala, Norma Vilak zuzendutako Salitre (2026) euskal ekoizpenak Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 37. Astea inauguratuko du Antzoki Zaharrean. Rhys Frake-Waterfielden Pinocho: Unstrung (2026) film britainiarrak amaiera emango dio areto berean azaroaren 6an.
-
2026.10.20Animedon Donostiako Hirugarren Anime Topaketa
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 37. Astean Animedon – Donostiako Anime Topaketaren hirugarren edizioa izango da urriaren 26tik azaroaren 6ra.
-
2026.09.23Enrique Monteroren 'Maldita valiente' Antzerkigintza Berrien 2026ko lan hautatua
Antzerkigintza Berriak proiektuan sortutako zortzi lanak xeheki aztertu ondoren, balorazio - batzordeak Enrique Monteroren Maldita valiente lana hautatu du, bere literatura- eta antzerki-kaudimenagatik.
-
2026.09.15'Salitre' filmak emango dio hasiera Beldurrezko Zinemaren Asteari
Norma Vilak zuzendutako Salitre (2026) euskal ekoizpenak inauguratuko du urriaren 30ean, Antzoki Zaharrean, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 37. Astea, urriaren 30etik azaroaren 6ra bitartean garatuko dena, Antzoki Zaharrean eta Victoria Eugenia Antzokian eta hiriko beste agertoki batzuetan.
-
2026.09.15Beldurrezko Asteko programazioaren aurrerapena
Jarraian urriaren 30a eta azaroaren 6a bitartean ospatuko den Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 37. Astean zenbait film luzeren aurrerapena. Programazio osoa urriaren erdialdean jakinaraziko da.
-
2026.09.09Frédéric Chopini eskainitako zikloa jarriko da abian urriaren 7an
2026ko urritik 2027ko ekainera Donostia Musikarekin elkarlanean antolatutako Frédéric Chopin Zikloa izango da Victoria Eugenia Antzokian eta Antzoki Zaharrean.
-
2026.09.012026-2027 ikasturteko ordutegiak Donostia Kulturaren guneetan
Albiste honetan Donostia Kulturaren guneen 2026-2027 ikasturteko ordutegiak bildu ditugu. Kontrakoa esaten ez den bitartean, ordutegi hau irailaren 7an sartuko da indarrean. Bitartean, udako ordutegia dago martxan. Kontuan hartu eskoletako opor garaian (gabonetan eta Aste Santuan) ordutegiak aldatu daitezkeela.